XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina nolakoak ziren haserako partikula horiek? Hemen hasten dira eztabaidak.

Beroak ala hotzak ote? Solidoak ala gasezkoak? Eguzkitik zetozenak ala Unibertsoan zegoen beste materiale batzutatik formatutako partikulak ote?, e.a.

Laburtuz, bi teoria nagusien inguruan biltzen dira galdekizun hauei erantzuna emanez diharduten teoriak.

a) Uniformitatearen edo nebulosaren teoria Teoria honek dioenez, planeten osakuntza etengabeko prozesu geldia izan da.

Laplace izan zen teoria honen lehenengo defendatzaileetako bat, eta dudarik gabe gartsuena (1796. urtean argitaratu zuen bere teoria).

Honentzat, Eguzkia, haseran gasez eta hauts kosmikoz osaturiko masa handi bat zen (nebulosa bat), eta Unibertsoan biraka zebilen.

Errotazio mugimendu honen ondorioz, masa handi hori kizkurtuz joan zen pixkanaka-pixkanaka.

Kizkurtze prozesu honetan, tenperatura asko igo zen.

Bitartean, gas horren zati batzu erdiko masa handitik askatu egin ziren, bere inguruan orbitan geratuz.

Sistemaren erdigunean Eguzkia formatu zen, eta inguruan geratu ziren gas zatietatik planetak formatu ziren.

b) Katastrofearen teoria Teoria honek, Lurraren osakuntza katastrofe baten ondorio bezala esplikatzen du.

Teoria honen defendatzailerik garrantzitsuena Jeans izan zen (1916).

Teoria honek suposatzen duenez, garai batetan Eguzkiaren ingurutik izar bat igaroko zen, eta erakar indarraren ondorioz, izar horretan gasezko olatu handiak sortuko ziren.